2009-10-13

PITAGORAS ETA PITAGORIKOAK



Irudika ditzakezue K.a. VI-V. mendeak? Irudika dezakezue gizon eta emakumez osatutako talde bat pentsakor, eztabaidan, lanean? Irudika ditzakezue zenbakiak dantzan? Irudika dezakezue matematika hipotenusarik gabe?

Guztia zenbakia da. Hori izan zen Eskola Pitagorikoaren lema. Unibertsoko gertaerak zenbaki osoen bidez azaltzen saiatzen ziren.

Nola? Hainbestetan entzun dugun Pitagorasen Teorema ahaztu egin duzula? Amaiak eta Maitek lagunduko dizute gogoratzen. Egin hozka beldurrik gabe.

6 comentarios:

  1. Ederra benetan egiten ari zareten lana! Bere garaian zenbat ordu ez ote genituen igaro Pitagoras gora eta Pitagoras behera pitorik ulertu gabe? Horrelako irakasle, baliabide eta lan giroa bagenu...Eskerrik asko matematikak gozagarriago egiteagatik!

    ResponderEliminar
  2. oso ongi dago, oso landua. izan ere, informazio ugari ematen dute baina ondo sintetizatu eta adierazi dute.

    christian morales.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Pitagorin. Saiatu, saiatzen gara! Eta emaitzak azaltzen dira, batzuetan poliki-poliki eta beste batzuetan pilan. Onddoak bezala! Bidea gurekin egin nahi baduzu, badakizu, eskuari heldu besterik ez duzu! Edo hipotenusari!

    Irati

    ResponderEliminar
  4. Primeran Christian, lagunen lanak irakurri eta baloratu egin behar dira. Egin duten ahaleginari errespetua zor diogu. Eta ez hori bakarrik, ikasbide ederra da, gainera, lagunen lanak aztertzea. Gero arte!

    Irati

    ResponderEliminar
  5. Lana oso ongi dago, nire ustez primeran azaltzen dute Pitagorasen teoremak azaltzen duena, eta lagungarria da denontzat jakitea nondik datoz erabiltzen ditugun gaur egungo formulak.

    Mirian Sanz

    ResponderEliminar
  6. Ez ezazula zalantzarik egin Mirian, matematikak ere historia luzea du, eta garrantzitsua da lehen egindakoak baloratu eta aztertzea zientziak aurrerapausoak eman ditzan!

    ResponderEliminar