2009-11-11

JEXUXI ELKARRIZKETA


Merkataritzako aritmetika dela eta egun dezente egin ditugu maileguen, interesen, beherapenen, kuoten... artean. Ekonomiaren mundua azkenaldian erdi zoratua dabil, eta herritorrak erdi zoratuta gauzkate diruaren gorabeherek. Jexux Askatasuna institutuko Ekonomiako irakaslea da, eta guk beregana jo nahi izan dugu korapilo batzuk askatu asmoz. Elkarrizketa txiki bat egin diogu. Korapiloak askatu bakarrik ez, soka saltoan jolasean aritzeko aukera ere izan dugu, hori bai, poltsikoetako diruak ongi lotuta egin dugu salto! Gu ere ez baikaude dugun apurra galtzeko moduan!

Jexux, mila esker, eskaini diguzun tartearengatik!

2009-10-13

PITAGORAS ETA PITAGORIKOAK



Irudika ditzakezue K.a. VI-V. mendeak? Irudika dezakezue gizon eta emakumez osatutako talde bat pentsakor, eztabaidan, lanean? Irudika ditzakezue zenbakiak dantzan? Irudika dezakezue matematika hipotenusarik gabe?

Guztia zenbakia da. Hori izan zen Eskola Pitagorikoaren lema. Unibertsoko gertaerak zenbaki osoen bidez azaltzen saiatzen ziren.

Nola? Hainbestetan entzun dugun Pitagorasen Teorema ahaztu egin duzula? Amaiak eta Maitek lagunduko dizute gogoratzen. Egin hozka beldurrik gabe.

2009-10-09

URREZKO ZENBAKIA



Nor da perfektua? Nork egin du bere burua urrezko? Nor da edertasunaren ispilu? Bada zenbaki bat ukitzen duen guztia urrezko bihurtzen duena, perfekzioari musu ematen ikasi duena, edertasunari begietara begiratzen diona. Bada zenbaki bat...




Kattalin eta Amaia urre artean ibili dira, urrezko egin ote diren...
Hau da oparitu nahi digutena!

2009-09-30

e ZENBAKIA


Neperren konstantea ere esaten zaio e zenbakiari.

Besteak beste, logaritmo nepertarren oinarritzat erabiltzen delako.

John Napier 1550. urtean jaio zen matematikari eskoziarra izan zen. Bera izan zen logaritmoen munduari ateak zabaldu zizkiona.

1614an Mirifici Logarithmorum Canonis Descriptio, ejusque usus in utroque Trigonometría; ut etiam in omni logística mathematica, amplissimi, facillimi, et expeditissimi explicatio
liburua eman zuen Napierrek argitara eta logaritmoak zenbaki artifial gisa aurkeztu zituen.

Baina, e zenbakiaz ari ginen, ezta? Bitxikeriaren bat ezagutu nahi duzu? Egin HOZKA lasai!!

2009-09-29

LOGARITMOAK, ZERTARAKO?

Bai, bai, definizioa ongi ikasi duzue (a positiboa eta 1en ezberdina bada, P lortzeko a jaso beharko dugun berretzaileari P-ren a oinarriko logaritmoa esaten diogu) , ariketak ere egin dituzue nola erabili jakiteko, propietateak landu ditugu, BAINA.. zertarako ikasi hau guztia? Baliagarriak al dira logaritmoak?


Egin hozka eta aberastu zure jakintza!