2010-03-10

EMAKUME MATEMATIKARIAK

Ulertzen al du matematikak sexuen arteko ezberdintasunaz? Gizonezkoena al da matematikaren mundua? Non daude matematikaren munduan lan egin zuten emakumeen izenak?



Universo matemático-09 Mujeres matemáticas from ramicao on Vimeo.

2010-02-22

EULER

Leonhard Euler. Historiako matematikari handienetako bat. Lehen ere aipatu izan dugu inoiz e zenbakia; zenbaki horri oso lotua dago Euler. Eulerren inguruko ikerketa txikia Xabier eta Ekaitzek egin dute. Aspaldian gose izango zarete eta egin hozka beldurrik gabe.

Königsberg hiriko zubietaraino luzatu digute matematika ibilbidea, problema hortxe dago; inor ausartzen da Eulerrek urratu zuen bidea berriro egiten?

Hona hemen berari buruzko bideotxo bat. On egin!